Azken sarrera..

Heldu da irakasgai honen bukaera, eta azkenengo sarrera hau egiteko ordua. Azkenengo sarrera honekin, hasi nintzenetik gaurko egunerarte egindako ibilbidea datorkit burura. Gainera, hasieran pentsatzean izan nituen galderak eta ezjakintasunak ere gogoratzen ditut.


Izan ere, hasieran, ez nekien irakasgai honen helburua oso ondo zein izango zen, eta aitortu beharra daukat ez nuela lehenengo egunean ulertu, egun batzuk eman nituela betebeharra zein izango zen jakiteko. IKT-ak hezkuntzan, hori zen nik hasieran ulertzen nuen gauza bakarra agian, baina hauek nola sartu behar genituen eta guk zer nolako gauzak egin behar genituen  ez hain ondo. Baina gero beste zailtasun bat sortu zen, beste egin beharreko bat: BLOG-a.


Blogen inguruko ezjakintasunak seguritate falta sortu zuen nigan, ez nekielako askorik horren inguruan baina hau ezagutzen nihoan heinean uste baino errazagoa ikuste joan nintzen. Blog honetan eguneroko bat egin beharra aspergarri suertatu zitekeela pentsatu nuen, baina azkenean, hausnarketarako balio izan zait gehienbat. 

Beraz, esan bezala, asteak aurrera zihoazela gero eta gauza deskubritzen joan nintzen, hasieran, esaldi batean hiperbinculo bat sortzen jakitea edo bideoak txertatzea ere pixka bat arrigarria egiten zitzaidan, edo orrialde eta etiketetan antolaturik eukitzen jakitea. Badakit gauza hauek oso simpleak direla baina deskubritzen joatea oso baliagarri egin zait.

Aurreko sarerra batean azaldu nuen bezala ere, sites bat sortzearen erronka moduan ikusten nuen baina azken finean eta klasean irakasleak esan bezala "joan trasteatzen", eta horrela jakin nuen zelan egin hainbeste gauza., dokumentatzaileen lanarekin batera.

Nire azken deskubrimendua Glogster-a izan zen, koplikatua batzuetan txarto zihoalako, baina polita baita ere.

Azken finean, ulertu dudana da ezin naizela edo orokorrean garela egon itxita gauza berrietara eta baliabide berriak erabiltzea oso ondo etorri ahal zaigula. Esan dezaket ulertu dudala zein izan den gure lanaren helburua eta azkenean gustoko izan dudala, horrelako gauzak idazten, eta nire espazio pertsonal hau diseinatzen disfrutatu egiten dudala, hasiera batean uste baino askoz gehiago.

Beraz, ibilbidearen komentario orokor bat egitearren, hasieran uste baino baliagarriago eta erabilgarriago ikusi dut irakasgai hau, baina izango gara gai etorkizunean gure ikasleekin teknologiak erabiltzeko eta guk-geuk ikasten jarraitzeko? Galdera honen erantzuna airean utzita eta txapa hau ere agurtzen naiz.






No hay comentarios: