jueves, 27 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-27

Seigarren saio teorikoa. Aurkezpen eguna izan da ere. Gaurkoa, aurreko astean egin genuen bezala, dokumentatzaile izan gara, hau da, gure taldeek haien aurkezpenekin jarraitu dute. Talde gehienek informazio nahiko antzekoa eman behar izan dute, baina guztiek edo gehienek baliabide desberdinak erabili dituztenez aurkezpena egiteko oso desberdinak izan dira.

Gaurkoan, gustatu egin zaidan gauza bat ikusi dut, baina gero nire iritzia pixka bat aldatu dudala esan beharra dago. Izan ere, talde bik erabili dute Powtoon programa aurkezpenak egiteko. Programa honek bideoak egiten ditu, eta bertan marrazkien bidez eta testuaren bidez, musika jarriz atzetik aurkezpena egiten da, honi ere, ahotsa gehitu diezaiokegu atzetik.

Baina programa honen inguruan bi ideia sortu zaizkit, izan ere, hasiera batean asko gustatu zait eta oso interesgarri zein baliagarria ikusi dut, bideoa jarrita azalpena ematea, izan ere, agertu diren marrazkiak oso ondo erabilita daude, gaiarekin lotura zuzena dutelarik eta zure arreta erraz hartzen dutelarik. Ikusi dudan arazoa izan da, horrelako bi aurkezpen edo gehiago ikusterakoan ez duela efektu bera sortzen, Izan ere, interesgarria izaten jarraitzen baldin badu ere, pixka bat errepikakorra izan daiteke, azken finean, programa berdina erabili dutenez irudiak eta forma nahiko antzekoa da.

Hala ere, esan beharra dago oso interesgarriak iruditu zaizkidala aurkezpen guztiak, eta baita landuak ere. Gainera, irakasgaia hasterakoan gertatuko ez zitzaidala pentsatzen banuen ere, ikaskide gehienek erabili dituzte euskarri berriak eta desberdinak haien gaia aurkezteko, eta hau aurrerapen oso ona iruditzen zait, power point bat egitea noizean behin ondo badago ere, baliabide berriak ezagutzen eta erabiltzen hasi behar gara, teknologia mundua ezagutzen eta gauza berriak probatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario