Beraz, orrialdean hainbat ataletan antolatu dugu, alde batetik talde bakoitzak orrialde bat izango du, bestetik, alde batean taldekide guztien izenak egongo dira, bertan klikatu eta haien blogera eramango gaitu, eta beste alde batetik guk landu ditugun emangarriak ere aurkitu ahal izango ditugu. Behin ulertuta zein den honen funtzionamendua oso orrialde interesgarria eta polita ateratzen ari zaigula uste dut.
Ostiraleko saio praktikoan, hamargarrenean, lan taldearekin jarraitzeaz gain oso bideo interesgarria ikusi dugu, eta niri behintzat asko gustatu zait.
Bideo honetan ikusitakoa arrigarria iruditu zait, hasieran horrelako auzoetan ordenagailuak jartzea baliagarria ez dela uste nuelako, eta agian apurtuko zituztela. Ez soilik azpigaratutako herrialdeetan jartzeagatik, baizik eta kalean jartzeagatik, nahi duenak erabili dezan. Baina proiektu honek uste baino emaitza gehiago eman ditu, eta emaitza oso positiboak.
Honek pentsarazten dit askotan umeei gauzak gehiegi eginda ematen dizkiegula eta agian haien kabuz lan egiten utzi beharko geniela, edo behintzat gauzak nolakoak diren deskubritzen uztea. Ikusi den bezala, haien emaitzak hobetuz joan daitezke eta honez gain, haien autonomia garatu, haien kabuz lan egiteko ahalmena baita ere. Oso bideo baliagarraia eta interesgarria iruditu zitzaidan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario