viernes, 28 de noviembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-11-27/28

Hamaikagarren saio praktiko honetan, sites horri azkenengo ukituak ematen jarraitu dugu, eta honek forma nahiko polita hartu duela uste dut. Bestalde, egin beharko ditugun aurkezpenen antolaketa prestatu dugu, edo behintzat zelan egingo dugun erabaki, izan ere, erabili dugun metodologia eta hartu ditugun erabakiak azaldu behar dizkiegu gainontzeko ikasleei, bai saio terikoetan aurkezpenak ikusita hartutako erabakiak edo hobeto esanda, behatutako gauzak, zein saio praktikoetan nola antolatu dugun lana, hasieratik amaieraraino. Hau guztia, aurkezpen bitan azalduko dugu esan bezala, eta horretarako ere modu desberdin baten bidez egitea erabaki dugu, edo behintzat beste taldeek azaltzen dutenaren berdin ez izatea.

Hurrengo praktikan ere, hamabigarrenean, beste taldeei buruz egindako hausnarketak behatu ditugu baita ere, hartutako notak komunean jarri eta bertan guztion iritziarekin hausnarketa orokorra egin dugu talde bakoitzeko, guztion artean ideia bat lortuz eta gehien gustatu zaizkigun gauzak adieraziz. Gure taldeko espazioari azkenengo ukituak eman dizkiogu, eta amaitutzat eman dugu, besteoi erakusteko prest!

Bestalde, interesgarria deritzot hemen jartzea gure Sites-aren helbiadea, ikusi ahal izateko nola geratu zaigun eta zelan antolatu ditugun atal guztiak, eta zelan jarri ditugun gauza guztiak.

Dokumentatzailehiru


jueves, 27 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-27

Seigarren saio teorikoa. Aurkezpen eguna izan da ere. Gaurkoa, aurreko astean egin genuen bezala, dokumentatzaile izan gara, hau da, gure taldeek haien aurkezpenekin jarraitu dute. Talde gehienek informazio nahiko antzekoa eman behar izan dute, baina guztiek edo gehienek baliabide desberdinak erabili dituztenez aurkezpena egiteko oso desberdinak izan dira.

Gaurkoan, gustatu egin zaidan gauza bat ikusi dut, baina gero nire iritzia pixka bat aldatu dudala esan beharra dago. Izan ere, talde bik erabili dute Powtoon programa aurkezpenak egiteko. Programa honek bideoak egiten ditu, eta bertan marrazkien bidez eta testuaren bidez, musika jarriz atzetik aurkezpena egiten da, honi ere, ahotsa gehitu diezaiokegu atzetik.

Baina programa honen inguruan bi ideia sortu zaizkit, izan ere, hasiera batean asko gustatu zait eta oso interesgarri zein baliagarria ikusi dut, bideoa jarrita azalpena ematea, izan ere, agertu diren marrazkiak oso ondo erabilita daude, gaiarekin lotura zuzena dutelarik eta zure arreta erraz hartzen dutelarik. Ikusi dudan arazoa izan da, horrelako bi aurkezpen edo gehiago ikusterakoan ez duela efektu bera sortzen, Izan ere, interesgarria izaten jarraitzen baldin badu ere, pixka bat errepikakorra izan daiteke, azken finean, programa berdina erabili dutenez irudiak eta forma nahiko antzekoa da.

Hala ere, esan beharra dago oso interesgarriak iruditu zaizkidala aurkezpen guztiak, eta baita landuak ere. Gainera, irakasgaia hasterakoan gertatuko ez zitzaidala pentsatzen banuen ere, ikaskide gehienek erabili dituzte euskarri berriak eta desberdinak haien gaia aurkezteko, eta hau aurrerapen oso ona iruditzen zait, power point bat egitea noizean behin ondo badago ere, baliabide berriak ezagutzen eta erabiltzen hasi behar gara, teknologia mundua ezagutzen eta gauza berriak probatzen.

viernes, 21 de noviembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-11-20/21

Aste honetan bederatzigarren saio praktikoa burutu dugu, baina honetan gure lana aurrekoetan baino bideratuago zegoen, izan ere, gure taldeen aurkezpenak jada hasi dira eta beraz bertan hasten da gure lana. Talde bakoitzak egindako lana igo beharko dugu egiten hasi ginen Sites horretara, eta bertan gure orrialdea antolatu lan guztiak eta guk gehitzeko egokia dena sartzeko.

Beraz, orrialdean hainbat ataletan antolatu dugu, alde batetik talde bakoitzak orrialde bat izango du, bestetik, alde batean taldekide guztien izenak egongo dira, bertan klikatu eta haien blogera eramango gaitu, eta beste alde batetik guk landu ditugun emangarriak ere aurkitu ahal izango ditugu. Behin ulertuta zein den honen funtzionamendua oso orrialde interesgarria eta polita ateratzen ari zaigula uste dut.

Ostiraleko saio praktikoan, hamargarrenean, lan taldearekin jarraitzeaz gain oso bideo interesgarria ikusi dugu, eta niri behintzat asko gustatu zait.


 


Bideo honetan ikusitakoa arrigarria iruditu zait, hasieran horrelako auzoetan ordenagailuak jartzea baliagarria ez dela uste nuelako, eta agian apurtuko zituztela. Ez soilik azpigaratutako herrialdeetan jartzeagatik, baizik eta kalean jartzeagatik, nahi duenak erabili dezan. Baina proiektu honek uste baino emaitza gehiago eman ditu, eta emaitza oso positiboak.

Honek pentsarazten dit askotan umeei gauzak gehiegi eginda ematen dizkiegula eta agian haien kabuz lan egiten utzi beharko geniela, edo behintzat gauzak nolakoak diren deskubritzen uztea. Ikusi den bezala, haien emaitzak hobetuz joan daitezke eta honez gain, haien autonomia garatu, haien kabuz lan egiteko  ahalmena baita ere. Oso bideo baliagarraia eta interesgarria iruditu zitzaidan.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-20

Bostgarren saio teoriko honetan ere aurkezpenak izan dira protagonistak. Baina, aurreko saio teorikoarekiko aldaketa bat  izan dugu, izan ere, gaur egin diren aurkezpen batzuetan dokumentatzaile izan gara, eta beraz, gure lana bestelakoa izan da. Gaurkoan adi gure aurkezpenekiko arreta desberdina izan da, baina hala ere, aurkezpenetan azaltzen diren edukiak taldekideek emango dizkigutenez gure arreta gehiago zuzendu da erabili duten metodologiara eta gainontzeko ikaskideen jarrera nolako izan den ikustera.

Niri pertsonalki gustatu zaizkit egin dituzten aurkezpenak, eta nire atentzioa deitu du gauza kokretu batek, izan ere, talde batek baino gehiago ez du beti egin izan ditugun aurkezpen arrunta egin, izan ere, batzuek egin dutena da Prezi-ren bidez betiko aurkezpena egin ordez, hau da, Prezi horretan agertzen den informazioa altuan azaldu ordez audio bidez egitea, ahotsa grabaturik jartzea. Hau uste dut batzuetan baliagarria izan daitekeela baina beste batzuetan zaila dela aurkezpen arrunt batek sortzen duen efektua lortzea.

Izan ere, gai batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak dira eta beraz, bertan jartzen baduzu eta zuk interazkio edo dinamikarik planteatzen ez baldin badituzu aspergarri suertatu daitekeela. Hala ere, iruditzen zait metodo hau erabiltzeak ere, aurkezpenekin guztiok dugun arazoari aurre egin ahal diogula; lotsa. Askok eta askok izan ohi dutugu arazoak jendeaeren aurrean azaldu beharrekoa azaltzeko, eta honekin hau sahiestu dezakegu. Hala ere, uste dut, askotan, pantailan dagoena azaltzea ere beharrezkoa dela, keinuen bidez besteon arreta lortzea eta ulertarazteko teknikak erabiltzeko.

Azkenik, esan beharra dago, gaur egin duten talde guztiek egin dutela oso lan ona, eta benetan prozesua egon dela prestatu duten aurkezpen horren atzea, dena dela aurkezteko erabili duten metodologia.

viernes, 14 de noviembre de 2014

Saio parktikoak. 2014-11-13/14

Aste honetako saio praktikoan, zazpigarrenean hain zuzen ere, talde lanarekin jarraitu dugu, sites hori sortzen jarraitu behar izan genuean, lana egituratzen hasi baino lehen nola funtzionatzen duen ikusiz joan gara, hasieran gauzak aurkitzea nahiko kostatu zaigu, hasierako bistan Blog-aren egitura berdina duela dirudielako baina barruko funtzionamendua desberdina da, eta horregatik ibili behar izan gara aztertzen. Astiro izan bada ere, nire partetik behintzat, deskrubritu egin dut nola aldatzen den egitura, kolorearen aukeraketatik orrialde desberdinak sortzeraino.

Aste honetako beste saio teorikoan, zortzigarrenean, talde lanarekin jarraitu dugu, eta honez gain gelan guztion arteko debate bat izan dugu, gelako antolaketa eta erabiltzen den metodologiari buruz. Orokorrean nahiko baliagarria izan dela uste dut. Ikusi ahal izan dudana da, praktika saioko guztiok egon garela adi eta esaten ari zenaz interesaturik, eta guztion edo gehienon iritzia izan dela kontuan. Izan ere, aitortu behar dut, nik ere ez dudala izan bat ere ez argi zein den irakasgai honen helburua, eta askotan nire burua pixka bat "beharturik" ikusi dut gauza batzuk egiteko edo programa batzuk erabiltzeko, baina gero Alaitzen azalpenekin ikuspuntua aldatu dudala esan dezaket.
Bestalde, uste dut, irakasle gehiagok egin behar dituztela horrelako debateak eta beharrezkoa dela klaseko dinamika egokia izateko guztion iritziak kontuan hartzea eta honen arabera gauza batzuk aldatu daitezkeen edo ez ikustea. Horrez gain, guztiontzat baliagarria izan dela uste dut eta guztiok atera dugula probetxuko zerbait debate honetatik. Gainera, dokumentatzaileentzat erabilgarria izan daitekeen material hartu dugu, esan diren gauza batzuk grabatuz.

jueves, 13 de noviembre de 2014

Saio terikoa. 2015-11-13

Laugarren saio teoriko honetan, aurkezpenei eman diogu hasiera. Aurretik azaldu nuen bezala, lauko taldez osatuta egongo ginen gelakide guztiak, eta talde hauetako lau talde dokumentatzaileak izango ziren. Beraz, saio teriko honetan aurkezpenekin hasi dira. Horretarako, dokumentatzaileak adi egon behar izan dira, ikusteko zelako jarrera duten haien taldeek eta zelako metodoak erabili dituzten egokitu zaien gaia azaltzeko.

Ni dokumentatzaile talde batean nago baina gaur nire taldeari egokitu zaizkion taldeek ez dute aurkezpena egin behar izan. Hala ere, guk behaketarik egin behar ez genituenez aurkezpenak ikusten besterik ez dugu ere. Aurkezpen hauetan gehienbat gai berdinari buruz hitz egin da, informazioaren gizartetik ezagutzen gizartera.

Gaia interesgarria deritzot eta baita gaur egungo aurrerapenak eta gaur egun erbailtzen diren baliabideak aztertzeko erabilgarria ere. Bestalde, ikasgaiarekin hasterakoan, ez nekien horrelakoa izan zitekeenik, eta horrelako emangarriak aztertuko genituenik, helburuak zeintzu diren ulertzea kostatu bazait ere, eta astiro izanda ere, banoa ulertzen zein izango den azkenengo helburua.