jueves, 23 de octubre de 2014

Saio teorikoa. 2014-10-16/23

Bigarren saio teoriko hau aurrekoaren eta hurrengo astekoak izan direnekin ez du zer ikusi handirik izango. Izan ere, greba egon da, Ikasle Sindikatuak deitua, LOMCE legearen ezarpena dela eta, beraz, oso ikasle gutxi egon gara gelan. Honengatik, ez dugu egin prgramaren barruan zegoen ezer, eta gelaren dinamika, teorian zein praktikan, nolakoa izango den azaldu zaigu.

Izan ere, astero emangarri bat ez egiteko, hau da, testu edo bideo bat ikusi eta honen inguruan ariketak egin, taldetan antolatuko da klasea. Hasieran esan behar dut ez dudala oso ondo ulertu eta nahiko konplikatua iruditu zaidala. Metodo honekin, gela lauko taldeetan banandurik egongo da. Horrela, zerrendako hasierako lau taldeak dokumentatzaileak izango dira, eta talde hauen betebeharra izango da taldeen informazioa antolatzea. Hau da, dokumentatzaileen talde bakoitzak bere "kargura" izango ditu beste bost taldeen lanak. Talde hauen lanak behatu eta informazio hau antolatu behar izango dute. Hasieran ez dut nahiko ondo ulertu, eta izan ere, uste dut kostatuko zaidala martxa hartzea, baina hala ere uste dut epe luzean interesgarria izan daitekeela, eta ulertzen dugun heinean probetxua atera ahal diogula, eta atzetik elaborazio handia duela.

Hala ere, greba eguna izanik, eta jende asko etorri ez denez, berriro ere azalduko zaigu eta horrela hobeto ulertu ahal izango dudala uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario