jueves, 18 de diciembre de 2014




Dokumentatzaileen lana nola egin genuen azaltzeko, praktiketan, power point bat egin genuen honetarako eta slideshare-ren bidez igo ahal izan dut hona. Hau berria izan da niretzat eta interesgaria iruditu zait bertara igotzea egin genuen lana.

sábado, 13 de diciembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-12-11-12

Hamahirugarren saio praktikoan, saio honetako aurkezpena egitea tokatu zaigu. Esan beharra dago, hasieran egun berean bi aurkezpen egin beharra nahiko konplexua ikusi genuela, ez genekielako zer zen teorian edo praktikan aurkeztu behar zena zehazki. Baina taldekide baten ideia jarraituz, galdera erantzunen bidez dinamika bat prestatu genuen.
Horretarako, Glogster programaren bidez poster bat egitea erabaki genuen, eta nik neuk egitea erabaki nuen. Esan beharra dago nahiko zaila egin zitzaidala poster-a egitea, programa orokorrean oso txarto ziholako, pentsatzen nuen nire ordenagailuagatik zela baina beste batzuetan ere gertatzen zela, pantailan agertzen zena moztu eta ezin zen bertan lan egin, baina azkenean, denbora luze bat saiatzen egon ondoren lortu nuen, eta hau izan zen azkenengo emaitza:




Bertan ikus daitekeenez, egin genuena da galdera batzuk prestatzea besteek erantzun eta gero guk gurea azaldu ahal izateko. Gure lana dokumentatzea zenez galdera hauek planteatu genituen:


  • Nola hasiko zinateke?
  • Nola batuko zenukete informazio guztia?
  • Nola mantenduko zenukete zuen taldeekin kontaktua?
  • Behin guztia eginda, nola egingo zenituzkete bi aurkezpen egun batean?
Erantzunak entzun genituenean, gainontzekoenak, guk egin genuena, eta gure prozesua zein izan zen. Izan ere, hasieran ez genuen jakin nola bideratu gure lana eta zein izango zen gure lana benetan dokumentatzaile moduan, zelan egongo ginen kontaktuan gure taldeekin eta zelan irtengo zen lan hau. Baina azkenean, pixka bat gehiago ulertu eta bertatik jo genuen. 

Aurkezpenari dagokionez, uste dut oso interesgarri geratu zela, momentuan ateratzen zena azalduz, eta guk betetako prozesua zenez, gogoratzen genituen gauzak azalduz. Gainera, klasekideek oso aktiboki hartu zuten parte eta honek lagundu zigun besteek ikusi zezaten zeintzuk izan ziren euki genituen arazoak eta nola gainditu genituen. Gelakideei eskatu genien gugandik hurbil egon zitezen, horrela ondo parte hartu ahal izateko. Azkenik, sortu genuen debatea oso interesgarri geratu zen eta nik uste dut guztien guztokoa izan zela.

Egun horretan beste aurkezpenak egon ziren baina Alaitzek esanda gimnasiora joan ginen hauek egitera, bertan egitea oso interesgarria ikusi nuen eta oso eroso egon ginen guztiol bertan, Izan ere, bertan aurkezpenak egiterakoan bestelako dinamikak sortzen dira eta taldea bateratuago dago, eta adiago agian ere. Egun honetan ikusi genituen teknografiak asko gustatu zitzaizkidan, batzuk desberdinak besteengandik baina helburua betez guztietan.


Hamalaugarren saio praktikoan, ostiralekoan praktiketakoaurkezpenekin jarraitu genuen, Bertan dokumentatzaileetako batzuek egindako aurkezpen bat gustatu zitzaidan, desberdin egin zutelako, baten praktikumeko ikasleekin egindako lan bat erakutsi zuen eta hau oso polita izan zela uste dut eta oso ondo geratu zela. 

Beste teknografia batzuk ikusi genituen, eta guztiak izan ziren desberdinak, batzuk marrazki bidez edo bideo bat gauzak azalduz, gustatu zitzaidan ikustea bakoitzak betetako prozesua eta haiek egin behar zutena, hau da, azaltzea zergatik erabaki zuten irakasleak izan nahi zutela. Galdera hau entzuteak nire buruari galdera egitea ekarri dit, zergatik erabaki nuen irakasle izatea? Galdera nire buruari egin badiot ere, oraindik erantzuna ez dut aurkitu, eta uste dut hau aurkitzeko pixka bat pentsatu behar izango dudala, baina erantzun hau aurkitzea oso interesgarria izango dela ere uste dut,

jueves, 11 de diciembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-12-11

Aste honetako saio teorikoan aurkezpenak egon dira berriro ere, baina aurkezpen hauek bestelakoak izan dira. Izan ere, gaurko eguna dokumentatzaaileen aurkezpenatarako izan da. Bertan, talde bakoitzak egin duena lana azaldu du, eta Sites-ean nola antolatu duen eta hau nola sortu duten, prozesu guztia isladatuta egon daiten.

Lehenengo aurkezpena Dokumentatzaileen laugarren taldeak egin zuen, eta Sites-a eta nola antolatu zuten azaldu dute. Bestalde, interesgarri iruditu zitzaidan haien metodoa azaltzea, esan zuten bezala, konstruktibismoa jarraitu zuten eta beraz honetan oinarriturik egin zituzten haien dokumentazioak. Aurkezpenean ere ikusi zen lan handia egin zutela talde guztiak dokumentatzen eta hauen prozesuak jarraitzen. Beraz, azalpen honekin argi utzi zutela uste dut azaldu nahi zuten guztia eta besteok ulertzea nahi zuten guztia.

Lehenengo dokumentatzaileek, bigarren aurkezpena egin zuten, power-point bidez azaldu dute egin duten lana, edo behintzat hasieratik amaierarte egindakoa. Orokorrean nahiko ondo egon dela deritzot, eta nahiko ondo ikusi zela bete zuten lana eta taldean bete zen prozesua. Sites-aren antolaketa oso ondo zegoela uste dut, eta ondo ulertzen dela zein den egin duten antolaketa eta jarraitu duten egitura. Haien taldeei dagokionez, lan interesgarriak atera zirela azaldu zuten, zailtasunak izan arren, baina prozesua luzea izan bazen ere, azkenean zailtasunak gainditzea lortu zutela eta oso lan polita geratu zitzaiela. Aurkezpenari dagokionez uste dut oso ondo irten zitzaiela, naturaltasun osoz, eta azaldu beharrekoa ondo azalduz.

Azkenengo aurkezpena nire dokumentatzaile taldearena izan zen. Nire iritziz, ondo azaldu genuen gure lana nola antolatu genuen eta zein izan zen bete nahi izan genuen prozesua. Uste dut, gure taldeekin harreman egokia izan dugula eta ez dutela arazorik izan gurekin lan egiteko. Sites-ari dagokionez eta behin gailenduta hasierako zailtasunak  oso lan ona eta polita geratu dela.


viernes, 28 de noviembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-11-27/28

Hamaikagarren saio praktiko honetan, sites horri azkenengo ukituak ematen jarraitu dugu, eta honek forma nahiko polita hartu duela uste dut. Bestalde, egin beharko ditugun aurkezpenen antolaketa prestatu dugu, edo behintzat zelan egingo dugun erabaki, izan ere, erabili dugun metodologia eta hartu ditugun erabakiak azaldu behar dizkiegu gainontzeko ikasleei, bai saio terikoetan aurkezpenak ikusita hartutako erabakiak edo hobeto esanda, behatutako gauzak, zein saio praktikoetan nola antolatu dugun lana, hasieratik amaieraraino. Hau guztia, aurkezpen bitan azalduko dugu esan bezala, eta horretarako ere modu desberdin baten bidez egitea erabaki dugu, edo behintzat beste taldeek azaltzen dutenaren berdin ez izatea.

Hurrengo praktikan ere, hamabigarrenean, beste taldeei buruz egindako hausnarketak behatu ditugu baita ere, hartutako notak komunean jarri eta bertan guztion iritziarekin hausnarketa orokorra egin dugu talde bakoitzeko, guztion artean ideia bat lortuz eta gehien gustatu zaizkigun gauzak adieraziz. Gure taldeko espazioari azkenengo ukituak eman dizkiogu, eta amaitutzat eman dugu, besteoi erakusteko prest!

Bestalde, interesgarria deritzot hemen jartzea gure Sites-aren helbiadea, ikusi ahal izateko nola geratu zaigun eta zelan antolatu ditugun atal guztiak, eta zelan jarri ditugun gauza guztiak.

Dokumentatzailehiru


jueves, 27 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-27

Seigarren saio teorikoa. Aurkezpen eguna izan da ere. Gaurkoa, aurreko astean egin genuen bezala, dokumentatzaile izan gara, hau da, gure taldeek haien aurkezpenekin jarraitu dute. Talde gehienek informazio nahiko antzekoa eman behar izan dute, baina guztiek edo gehienek baliabide desberdinak erabili dituztenez aurkezpena egiteko oso desberdinak izan dira.

Gaurkoan, gustatu egin zaidan gauza bat ikusi dut, baina gero nire iritzia pixka bat aldatu dudala esan beharra dago. Izan ere, talde bik erabili dute Powtoon programa aurkezpenak egiteko. Programa honek bideoak egiten ditu, eta bertan marrazkien bidez eta testuaren bidez, musika jarriz atzetik aurkezpena egiten da, honi ere, ahotsa gehitu diezaiokegu atzetik.

Baina programa honen inguruan bi ideia sortu zaizkit, izan ere, hasiera batean asko gustatu zait eta oso interesgarri zein baliagarria ikusi dut, bideoa jarrita azalpena ematea, izan ere, agertu diren marrazkiak oso ondo erabilita daude, gaiarekin lotura zuzena dutelarik eta zure arreta erraz hartzen dutelarik. Ikusi dudan arazoa izan da, horrelako bi aurkezpen edo gehiago ikusterakoan ez duela efektu bera sortzen, Izan ere, interesgarria izaten jarraitzen baldin badu ere, pixka bat errepikakorra izan daiteke, azken finean, programa berdina erabili dutenez irudiak eta forma nahiko antzekoa da.

Hala ere, esan beharra dago oso interesgarriak iruditu zaizkidala aurkezpen guztiak, eta baita landuak ere. Gainera, irakasgaia hasterakoan gertatuko ez zitzaidala pentsatzen banuen ere, ikaskide gehienek erabili dituzte euskarri berriak eta desberdinak haien gaia aurkezteko, eta hau aurrerapen oso ona iruditzen zait, power point bat egitea noizean behin ondo badago ere, baliabide berriak ezagutzen eta erabiltzen hasi behar gara, teknologia mundua ezagutzen eta gauza berriak probatzen.

viernes, 21 de noviembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-11-20/21

Aste honetan bederatzigarren saio praktikoa burutu dugu, baina honetan gure lana aurrekoetan baino bideratuago zegoen, izan ere, gure taldeen aurkezpenak jada hasi dira eta beraz bertan hasten da gure lana. Talde bakoitzak egindako lana igo beharko dugu egiten hasi ginen Sites horretara, eta bertan gure orrialdea antolatu lan guztiak eta guk gehitzeko egokia dena sartzeko.

Beraz, orrialdean hainbat ataletan antolatu dugu, alde batetik talde bakoitzak orrialde bat izango du, bestetik, alde batean taldekide guztien izenak egongo dira, bertan klikatu eta haien blogera eramango gaitu, eta beste alde batetik guk landu ditugun emangarriak ere aurkitu ahal izango ditugu. Behin ulertuta zein den honen funtzionamendua oso orrialde interesgarria eta polita ateratzen ari zaigula uste dut.

Ostiraleko saio praktikoan, hamargarrenean, lan taldearekin jarraitzeaz gain oso bideo interesgarria ikusi dugu, eta niri behintzat asko gustatu zait.


 


Bideo honetan ikusitakoa arrigarria iruditu zait, hasieran horrelako auzoetan ordenagailuak jartzea baliagarria ez dela uste nuelako, eta agian apurtuko zituztela. Ez soilik azpigaratutako herrialdeetan jartzeagatik, baizik eta kalean jartzeagatik, nahi duenak erabili dezan. Baina proiektu honek uste baino emaitza gehiago eman ditu, eta emaitza oso positiboak.

Honek pentsarazten dit askotan umeei gauzak gehiegi eginda ematen dizkiegula eta agian haien kabuz lan egiten utzi beharko geniela, edo behintzat gauzak nolakoak diren deskubritzen uztea. Ikusi den bezala, haien emaitzak hobetuz joan daitezke eta honez gain, haien autonomia garatu, haien kabuz lan egiteko  ahalmena baita ere. Oso bideo baliagarraia eta interesgarria iruditu zitzaidan.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-20

Bostgarren saio teoriko honetan ere aurkezpenak izan dira protagonistak. Baina, aurreko saio teorikoarekiko aldaketa bat  izan dugu, izan ere, gaur egin diren aurkezpen batzuetan dokumentatzaile izan gara, eta beraz, gure lana bestelakoa izan da. Gaurkoan adi gure aurkezpenekiko arreta desberdina izan da, baina hala ere, aurkezpenetan azaltzen diren edukiak taldekideek emango dizkigutenez gure arreta gehiago zuzendu da erabili duten metodologiara eta gainontzeko ikaskideen jarrera nolako izan den ikustera.

Niri pertsonalki gustatu zaizkit egin dituzten aurkezpenak, eta nire atentzioa deitu du gauza kokretu batek, izan ere, talde batek baino gehiago ez du beti egin izan ditugun aurkezpen arrunta egin, izan ere, batzuek egin dutena da Prezi-ren bidez betiko aurkezpena egin ordez, hau da, Prezi horretan agertzen den informazioa altuan azaldu ordez audio bidez egitea, ahotsa grabaturik jartzea. Hau uste dut batzuetan baliagarria izan daitekeela baina beste batzuetan zaila dela aurkezpen arrunt batek sortzen duen efektua lortzea.

Izan ere, gai batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak dira eta beraz, bertan jartzen baduzu eta zuk interazkio edo dinamikarik planteatzen ez baldin badituzu aspergarri suertatu daitekeela. Hala ere, iruditzen zait metodo hau erabiltzeak ere, aurkezpenekin guztiok dugun arazoari aurre egin ahal diogula; lotsa. Askok eta askok izan ohi dutugu arazoak jendeaeren aurrean azaldu beharrekoa azaltzeko, eta honekin hau sahiestu dezakegu. Hala ere, uste dut, askotan, pantailan dagoena azaltzea ere beharrezkoa dela, keinuen bidez besteon arreta lortzea eta ulertarazteko teknikak erabiltzeko.

Azkenik, esan beharra dago, gaur egin duten talde guztiek egin dutela oso lan ona, eta benetan prozesua egon dela prestatu duten aurkezpen horren atzea, dena dela aurkezteko erabili duten metodologia.

viernes, 14 de noviembre de 2014

Saio parktikoak. 2014-11-13/14

Aste honetako saio praktikoan, zazpigarrenean hain zuzen ere, talde lanarekin jarraitu dugu, sites hori sortzen jarraitu behar izan genuean, lana egituratzen hasi baino lehen nola funtzionatzen duen ikusiz joan gara, hasieran gauzak aurkitzea nahiko kostatu zaigu, hasierako bistan Blog-aren egitura berdina duela dirudielako baina barruko funtzionamendua desberdina da, eta horregatik ibili behar izan gara aztertzen. Astiro izan bada ere, nire partetik behintzat, deskrubritu egin dut nola aldatzen den egitura, kolorearen aukeraketatik orrialde desberdinak sortzeraino.

Aste honetako beste saio teorikoan, zortzigarrenean, talde lanarekin jarraitu dugu, eta honez gain gelan guztion arteko debate bat izan dugu, gelako antolaketa eta erabiltzen den metodologiari buruz. Orokorrean nahiko baliagarria izan dela uste dut. Ikusi ahal izan dudana da, praktika saioko guztiok egon garela adi eta esaten ari zenaz interesaturik, eta guztion edo gehienon iritzia izan dela kontuan. Izan ere, aitortu behar dut, nik ere ez dudala izan bat ere ez argi zein den irakasgai honen helburua, eta askotan nire burua pixka bat "beharturik" ikusi dut gauza batzuk egiteko edo programa batzuk erabiltzeko, baina gero Alaitzen azalpenekin ikuspuntua aldatu dudala esan dezaket.
Bestalde, uste dut, irakasle gehiagok egin behar dituztela horrelako debateak eta beharrezkoa dela klaseko dinamika egokia izateko guztion iritziak kontuan hartzea eta honen arabera gauza batzuk aldatu daitezkeen edo ez ikustea. Horrez gain, guztiontzat baliagarria izan dela uste dut eta guztiok atera dugula probetxuko zerbait debate honetatik. Gainera, dokumentatzaileentzat erabilgarria izan daitekeen material hartu dugu, esan diren gauza batzuk grabatuz.

jueves, 13 de noviembre de 2014

Saio terikoa. 2015-11-13

Laugarren saio teoriko honetan, aurkezpenei eman diogu hasiera. Aurretik azaldu nuen bezala, lauko taldez osatuta egongo ginen gelakide guztiak, eta talde hauetako lau talde dokumentatzaileak izango ziren. Beraz, saio teriko honetan aurkezpenekin hasi dira. Horretarako, dokumentatzaileak adi egon behar izan dira, ikusteko zelako jarrera duten haien taldeek eta zelako metodoak erabili dituzten egokitu zaien gaia azaltzeko.

Ni dokumentatzaile talde batean nago baina gaur nire taldeari egokitu zaizkion taldeek ez dute aurkezpena egin behar izan. Hala ere, guk behaketarik egin behar ez genituenez aurkezpenak ikusten besterik ez dugu ere. Aurkezpen hauetan gehienbat gai berdinari buruz hitz egin da, informazioaren gizartetik ezagutzen gizartera.

Gaia interesgarria deritzot eta baita gaur egungo aurrerapenak eta gaur egun erbailtzen diren baliabideak aztertzeko erabilgarria ere. Bestalde, ikasgaiarekin hasterakoan, ez nekien horrelakoa izan zitekeenik, eta horrelako emangarriak aztertuko genituenik, helburuak zeintzu diren ulertzea kostatu bazait ere, eta astiro izanda ere, banoa ulertzen zein izango den azkenengo helburua.

viernes, 31 de octubre de 2014

Saio praktikoak. 2014-10-30/31

Hirugarren aste honetan, bostgarren saio praktikoan, talde lanarekin jarraitu dugu. Lana anteolatzeko Alaitzek esanda Sites bat sortu behar izan dugu. Hau hasieran gustatu ez zaidala aitortu behar dut, izan ere, pentsatu dut, Blogger nola erabiltzen den behin ikasita zertarako erabili behar dugun beste gauza bat, honekin gauza berdina egin dezakegulako. Baina egia esanda, Blogger erabiltzea ondo dago baina beste baliabide batzuk erabiltzea ere egokia da ikasgai honetan aurrerapenak egin ahal izateko. Honetarako, taldean batu gara, eta lehenik eta behin gu dokumentatzaile garenez gure taldeak zeintzuk diren ikusi dugu, eta gure taldeko espazioa nola antolatuko dugun ikusi.

Aste honetako beste saio teorikoan, seigarren, talde lanarekin jarraitu dugu,hasiera emateko eta oraindik gure taldeen lanak ez ditugunez, gure taldeek aurkezpenak egin ez dituztenez testu bat irakurtzen hasi gara, testu hau hasieran nahiko astuna egin zaigu, baina guztion artean irakurri dugu eta baita eman zaigun bideoa ikusi, gero hauetatik bertatik ateratzen ditugun datuan gure Sitesean sartu ahal izateko. Horrela, gu dokumentatzaileak bagara ere, gure taldeen informazioaz gain beste leku batzuetatik dokumentatu behar gara, hala nola testuez edo bideoz.

jueves, 30 de octubre de 2014

Saio teorikoa. 2014-10-30

Hirugarren saio teoriko honetan bideo bat ikusi dugu, eta bideo honekin hausnarketa txiki bat atera da. Bideoa jarraian jarriko dudana da.





Bideo hau ikusitakoan aipatzen diren ideia nagusi batzuk agertzen dira hezkuntzari buruz, bertan lan egiterakoan zelako tresnak erabili behar ditugun edo zer egin behar dugun:


  • Boterea: Irakasle moduan autoritarioak izateari utzi eta demokratikoki jokatu. Irakasleek boterea horrela erabiltzeari utzi eta horrez gain irakasle bat izan ordez irakasle talde bat moduan lan egitea.

  • Ikusezina: hezkuntza disruptiboaren barruan lan egin behar da, lan automatikoa alde batera utzi eta erreflexiboki lan egiten hasi. Zelakoa den gure espazioa eta zein den ematen dugun diskursoa aztertuz.     

  • Espazioa / denbora: Gelako espazio zein denbora zurrunarekin amaitu behar dugu, eta espazio eta denbora malgu batean bilakatu. Espazioari dagokionez, antolaketa aldatu beharko genuke, tailerrak sortu, altzariak aldatu, hormak dekoratu, janaria erabili gelan eta baita musika ere. Denboraren ikuspegitik, espazioa luzatzeko, teknologia berriak erabili beharko genituzke: twitter, facebook, skype, slideshare.. Eta honez gain, gelatik kanpo bisitak egin eta liburuak gelan gertatzen denaren luzapen sistema moduan erabili.


  • Informazioa: informazioa helarazteko modu itxi batetik zabalera pasatu beharko gara, horretarako, gelaz kanpo dagoen guztia sartu behar dugu, haiei benetan inporta zaiena. Beraz, kultura bisualarekin eta entretenimenduarekin zer ikusia duen guztia sartu beharko dugu. Musika erabili behar dute, eta baita ere ikasleek eskolaz kanpo erabiltzen dituzten metodoak, hala nola spotify edo lan zerrendak.                                                                                                                                                                                                 
  • Ezagutza: ikasleak ez du emandakoa jasoko baizik eta ekoizlea izatera pasatuko dela, horretarako proiektuen bidez lan egingo dute.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                              
Bideo hau ikusi ondoren esan behar dut planetatzen dena inetersgarria deritzodala, eta oso baliagarria izan daitekeela ere. Izan ere, modu honetan, hezkuntzan dauden rolak aldatu egiten dira eta baita hezkuntzarekiko iksupuntua, irakasleek betetzen duten papera garrantzitsua izaten jarraitzen duelarik. Hala ere, eta nik interesgarria deritzodala esanda ere, uste dut ez dela oso erraza aplikatzea, eta atzetik prozesua handia eskeintzen duela, hainbat gauza aldatu behar direlarik metodologian.                                                                                                                            
  

miércoles, 29 de octubre de 2014

IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Irakurritako testu honetan ulertu eta ikasi ahal izan dudana azalduko dut jarraian.

Azken urteotan, teknologiak izugarrizko gorakada izan du. Izan ere, gau egun, bizi garen gizarte honetan hainbat eta hainbat pertsona ezin dira bizi teknologia berri hauek ez baldin badituzte. Honengatik, teknologia hauen erabilerarekin eguneratuta egotea ezin bestekoa da gizartearen martxa edo habiadura jarraitu nahi baldin badugu.

Hala ere, gai honek arazo bat dakar honekin, izan ere, eskolak ez du jarraitzen teknologian jarraitzen duen martxa berdina. Hau, ulergaitza da, eskolak aurrera egin beharko lukeelako, erritmoa jarraituz, izan ere, eskolak ikasleekin egiten duetan prosezua gizarteratze prosezua da eta gau egungo gizartean hain garrantzitsua den teknologiaren martxa ez ba da jarraitzen, eskola atzeraturik geratzen da.

Testu honetan aipagarriak diren bost hitz gako aipatu:


  • Teknologia
  • Hezkuntza
  • IKT
  • Globalizazioa
  • Aurrerapena

Zein galdera egin daitezke testu honekin lotuta
  • Zergatik ez du aurrera egin edo zein izan da adapatazio prozesu hau ez egoteko eta gizartearen martxa ez jarrraitzeko ?
  • Zeintzuk izan daitezke eskolak teknologiarekiko gizartearen erritmoa edo aurrerapenarekin eboluzionatzen ez baldin badu?

viernes, 24 de octubre de 2014

Saio praktikoak. 2014-10-23/24

Aste honetako osteguneko saio praktikoan, hau da, egindako hirugarren saio praktikoan, greba eguna izan da eta beraz, oso gutxi egon gara eta beraz, dudak argitzeko erabili dugu denbora hau gehienbat. Bestalde, Alaitzek azaldu digu bideo bat nola igo eta bideo honen tamaina nola aldatu. Orainarte trasteatzerakoan deskubritu nuen (ez zen oso zaila izan) nola jarri, nahi dudan esaldi edo hitzean klikatu ezkero nahi dudan orrialdera joateko. Orain bideoak nola jarri jakinda gauza gehiago edo interesgarriagoak, deigarriagoak jarri ditzaket.

Aste berdineko hurrengo saio praktikoan, laugarren saio praktikoan, aurreko gelan azaldurikoa azaldu digu Alaitzek, aurreko egunean egon ez zirenek uler zezaten. Gero gure kabuz lan egiteko denbora izan dugu, blogarekin jarraitzeko lehenik eta behin, norberaren sarrerak idazteko eta gure espazio pertsonala antolatuz joateko.
Honez gain, nire taldearekin egin behar izango dugun lana antolatuz joan gara ere, edo gutxienez gure funtzioa zein izango den ikusiz. Emandako taulan rol batzuk banatzeko ageri zen eta hori egin dugu gutxi gora bera, hala ere, guk nahiago izan dugu lana modu orokorrago batean antolatzea, eta behar den momentuan bakoitzak egin dezala egokien deritzon lana.

jueves, 23 de octubre de 2014

Saio teorikoa. 2014-10-16/23

Bigarren saio teoriko hau aurrekoaren eta hurrengo astekoak izan direnekin ez du zer ikusi handirik izango. Izan ere, greba egon da, Ikasle Sindikatuak deitua, LOMCE legearen ezarpena dela eta, beraz, oso ikasle gutxi egon gara gelan. Honengatik, ez dugu egin prgramaren barruan zegoen ezer, eta gelaren dinamika, teorian zein praktikan, nolakoa izango den azaldu zaigu.

Izan ere, astero emangarri bat ez egiteko, hau da, testu edo bideo bat ikusi eta honen inguruan ariketak egin, taldetan antolatuko da klasea. Hasieran esan behar dut ez dudala oso ondo ulertu eta nahiko konplikatua iruditu zaidala. Metodo honekin, gela lauko taldeetan banandurik egongo da. Horrela, zerrendako hasierako lau taldeak dokumentatzaileak izango dira, eta talde hauen betebeharra izango da taldeen informazioa antolatzea. Hau da, dokumentatzaileen talde bakoitzak bere "kargura" izango ditu beste bost taldeen lanak. Talde hauen lanak behatu eta informazio hau antolatu behar izango dute. Hasieran ez dut nahiko ondo ulertu, eta izan ere, uste dut kostatuko zaidala martxa hartzea, baina hala ere uste dut epe luzean interesgarria izan daitekeela, eta ulertzen dugun heinean probetxua atera ahal diogula, eta atzetik elaborazio handia duela.

Hala ere, greba eguna izanik, eta jende asko etorri ez denez, berriro ere azalduko zaigu eta horrela hobeto ulertu ahal izango dudala uste dut.

viernes, 17 de octubre de 2014

Saio praktikoa. 2014-10-17

Bigarren egun honetan, lanarekin hasteko momentua heldu zen, eta beraz, blog-a egiten hasi ginen, blog bat egitea zer zen ikasten joaten. Horretarako Bloggerrekin hasi gara lanean, eta bertan joan gara aurkitzen gauza berriak, baina gehien bat zailtasun berriak ere.

Jarraian, hasierako zailtasunak gainditutakoan, blog honen barruko gauzak nola aldatzen ikasten joan gara, eta fondoko koloreak edo diseinua bera nola aldatzen den jakitea ez zen oso zaila izan baina bai ordea etiketak eta orrialdeak nola jartzen ziren jakitea,.

Hala ere, aitortu behar dut oso zaila iruditu zitzaidala etiketa eta orrialdeena nola eghiten zen jakitea baina orain, gauzak hobeto antolatuta daude eta horrela gauzak bertan aurkitzea askoz errazagoa da, beraz, hau egiten ikastea oso baliagarria izan da blog-aren antolaketarako.

Beraz, bukatzeko, aipagarria da niretzako egun honetan, egiten ikasi ditugun gauzak eta baita ere, gure blog-ek hartu duten forma eta itxura, baina "Kilikatik" blog-etik interesgarria iruditu zaidan bideo bat ikusi nuen, ideaiak hartzeko bideoak ikusten nengoelarik.





Interesgarria iruditu zaidana bideo honetan da, nola  hain txikia den ume batek izan ditzakeen pentsamendu hauek. Izan ere, adin horrekin, eta oraingo gizartean oso ume gutxik pentsatzen dute, edo hobeto esanda, oso ume gutxi dira gai horrelako pentsamenduak izateko. Baina egia esanda, horrela izan beharko litzateke hainbat umeen pentsamendua.

Izan ere, umeek hain gustoko dituzten jostailu dendek izugarrizko eragina dute umeen bizitzan eta orkorronean haien pentsamenduan. Hau da, umeek iksuten dutena da edo irakasten zaiena da, iragarkietan adibidez, neskek panpinekin jolastu behar dutela (iragarkietan panpinekin jolasten daudenak neskak dira beti) eta mutilek, berriz, baloiekin adibidez, eta beraz, honek umeei esaten die zerekin jolastu behar duten.
 Baina  hala ere arazoa ez da zerekin jolastu behar duten ikusten dutela, baizik eta askotan, gizartea dela eta, honekin ez jolasteak ingurukoen barreak ekar ditzakeela. Azken finean, esan nahi dudana da, ume gehiagok pentsatu behar dutela neskatxo honek pentsatzen duen moduan, eta jakin neska izateagatik ez garela printzesen moduan jantzi behar edota panpinekin jolastu behar.


jueves, 16 de octubre de 2014

Saio praktikoa. 2014-10.16

Lehenengo saio praktikoan, ordenagailuetan ibili egin gara, baina ez dugu gauza berririk hasi egia esanda, izan ere, eredu moduan hartuko dugun "Kilikatik" bloga ikusten egon gara, eta bertan ezagutzen zelakoa izango den blogaren mundua.


Esandako blog honetan egin duguna izan da, antolaketa eta funtzionamendua nolako den ikusten joatea, hau da, ideiak hartzen joatea eta horrela guk gurea nola antolatu nahi izango dugun ikusten joatea.

Bestalde, aurreko urteetan ikasleek egindako blog-ak ikusi ahal izan ditugu ere, eta honek konfidantza apur bat eman ahal izan dit. Izan ere, gelan azaldu genituen galderetan aipatu genuen bezala, lan nahiko konplexua deritzot, eta hasiera batean kostatu ahal zaidala uste dut, kanpotik oso zaila dirudielako. Baina, aurreko urteetako ikasleek idatzi zuten bezala, hasieran zaila badirudi ere azkenean oso gauza politak ateratzen dira eta gogoekin hartzen da lan hau.

Kilikatik bloga


Lehenengo saio teorikoa

Oraingo honetan, saio teorikoen hausnarketei hasiera emateko lehengo bi saio teorikoetan egin ditugun gauzak sartzea pentsatu dut.

Lehengo saio teorikoan, sarrera moduko bat egin genuen, irakasgaiaren edukiak edo nolakoak izango ziren ezagutzeko. Horretarako aurkezpen bat jarri eta horri buruz hitz egin zigun irakasleak.

Gainera, lauhilabetean zehar  egingo genituen gauzak azaldu zizkigun orokorrean eta egingo genituen gauzak nola izango ziren baloraturik.

Bestalde, portfolio bat egingo dugula azaldu digu, zeinetan aste guztietako, saio teoriko zein praktikoetan, egin ditugun gauzak sartuko ditugun. Baina, portfolio hau blog baten bidez egingo dugu, hau da, astero egiten ditugun gauzak sarreren bidez egingo dgu eta bertan igoko ditugu egin ditugun gauzak, gure arreta deitu duten gauzak eta interesgarriak ditugun gauzak.

Honek, duda sortu du askorengan, izan ere, nik adibidez ez dut esperientziarik blog-etan eta hau erronka bat izan daitekeela deritzot. Beraz, zelan joango den jakiteko irrika pixka bat sortu zait barruan.