jueves, 18 de diciembre de 2014




Dokumentatzaileen lana nola egin genuen azaltzeko, praktiketan, power point bat egin genuen honetarako eta slideshare-ren bidez igo ahal izan dut hona. Hau berria izan da niretzat eta interesgaria iruditu zait bertara igotzea egin genuen lana.

sábado, 13 de diciembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-12-11-12

Hamahirugarren saio praktikoan, saio honetako aurkezpena egitea tokatu zaigu. Esan beharra dago, hasieran egun berean bi aurkezpen egin beharra nahiko konplexua ikusi genuela, ez genekielako zer zen teorian edo praktikan aurkeztu behar zena zehazki. Baina taldekide baten ideia jarraituz, galdera erantzunen bidez dinamika bat prestatu genuen.
Horretarako, Glogster programaren bidez poster bat egitea erabaki genuen, eta nik neuk egitea erabaki nuen. Esan beharra dago nahiko zaila egin zitzaidala poster-a egitea, programa orokorrean oso txarto ziholako, pentsatzen nuen nire ordenagailuagatik zela baina beste batzuetan ere gertatzen zela, pantailan agertzen zena moztu eta ezin zen bertan lan egin, baina azkenean, denbora luze bat saiatzen egon ondoren lortu nuen, eta hau izan zen azkenengo emaitza:




Bertan ikus daitekeenez, egin genuena da galdera batzuk prestatzea besteek erantzun eta gero guk gurea azaldu ahal izateko. Gure lana dokumentatzea zenez galdera hauek planteatu genituen:


  • Nola hasiko zinateke?
  • Nola batuko zenukete informazio guztia?
  • Nola mantenduko zenukete zuen taldeekin kontaktua?
  • Behin guztia eginda, nola egingo zenituzkete bi aurkezpen egun batean?
Erantzunak entzun genituenean, gainontzekoenak, guk egin genuena, eta gure prozesua zein izan zen. Izan ere, hasieran ez genuen jakin nola bideratu gure lana eta zein izango zen gure lana benetan dokumentatzaile moduan, zelan egongo ginen kontaktuan gure taldeekin eta zelan irtengo zen lan hau. Baina azkenean, pixka bat gehiago ulertu eta bertatik jo genuen. 

Aurkezpenari dagokionez, uste dut oso interesgarri geratu zela, momentuan ateratzen zena azalduz, eta guk betetako prozesua zenez, gogoratzen genituen gauzak azalduz. Gainera, klasekideek oso aktiboki hartu zuten parte eta honek lagundu zigun besteek ikusi zezaten zeintzuk izan ziren euki genituen arazoak eta nola gainditu genituen. Gelakideei eskatu genien gugandik hurbil egon zitezen, horrela ondo parte hartu ahal izateko. Azkenik, sortu genuen debatea oso interesgarri geratu zen eta nik uste dut guztien guztokoa izan zela.

Egun horretan beste aurkezpenak egon ziren baina Alaitzek esanda gimnasiora joan ginen hauek egitera, bertan egitea oso interesgarria ikusi nuen eta oso eroso egon ginen guztiol bertan, Izan ere, bertan aurkezpenak egiterakoan bestelako dinamikak sortzen dira eta taldea bateratuago dago, eta adiago agian ere. Egun honetan ikusi genituen teknografiak asko gustatu zitzaizkidan, batzuk desberdinak besteengandik baina helburua betez guztietan.


Hamalaugarren saio praktikoan, ostiralekoan praktiketakoaurkezpenekin jarraitu genuen, Bertan dokumentatzaileetako batzuek egindako aurkezpen bat gustatu zitzaidan, desberdin egin zutelako, baten praktikumeko ikasleekin egindako lan bat erakutsi zuen eta hau oso polita izan zela uste dut eta oso ondo geratu zela. 

Beste teknografia batzuk ikusi genituen, eta guztiak izan ziren desberdinak, batzuk marrazki bidez edo bideo bat gauzak azalduz, gustatu zitzaidan ikustea bakoitzak betetako prozesua eta haiek egin behar zutena, hau da, azaltzea zergatik erabaki zuten irakasleak izan nahi zutela. Galdera hau entzuteak nire buruari galdera egitea ekarri dit, zergatik erabaki nuen irakasle izatea? Galdera nire buruari egin badiot ere, oraindik erantzuna ez dut aurkitu, eta uste dut hau aurkitzeko pixka bat pentsatu behar izango dudala, baina erantzun hau aurkitzea oso interesgarria izango dela ere uste dut,

jueves, 11 de diciembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-12-11

Aste honetako saio teorikoan aurkezpenak egon dira berriro ere, baina aurkezpen hauek bestelakoak izan dira. Izan ere, gaurko eguna dokumentatzaaileen aurkezpenatarako izan da. Bertan, talde bakoitzak egin duena lana azaldu du, eta Sites-ean nola antolatu duen eta hau nola sortu duten, prozesu guztia isladatuta egon daiten.

Lehenengo aurkezpena Dokumentatzaileen laugarren taldeak egin zuen, eta Sites-a eta nola antolatu zuten azaldu dute. Bestalde, interesgarri iruditu zitzaidan haien metodoa azaltzea, esan zuten bezala, konstruktibismoa jarraitu zuten eta beraz honetan oinarriturik egin zituzten haien dokumentazioak. Aurkezpenean ere ikusi zen lan handia egin zutela talde guztiak dokumentatzen eta hauen prozesuak jarraitzen. Beraz, azalpen honekin argi utzi zutela uste dut azaldu nahi zuten guztia eta besteok ulertzea nahi zuten guztia.

Lehenengo dokumentatzaileek, bigarren aurkezpena egin zuten, power-point bidez azaldu dute egin duten lana, edo behintzat hasieratik amaierarte egindakoa. Orokorrean nahiko ondo egon dela deritzot, eta nahiko ondo ikusi zela bete zuten lana eta taldean bete zen prozesua. Sites-aren antolaketa oso ondo zegoela uste dut, eta ondo ulertzen dela zein den egin duten antolaketa eta jarraitu duten egitura. Haien taldeei dagokionez, lan interesgarriak atera zirela azaldu zuten, zailtasunak izan arren, baina prozesua luzea izan bazen ere, azkenean zailtasunak gainditzea lortu zutela eta oso lan polita geratu zitzaiela. Aurkezpenari dagokionez uste dut oso ondo irten zitzaiela, naturaltasun osoz, eta azaldu beharrekoa ondo azalduz.

Azkenengo aurkezpena nire dokumentatzaile taldearena izan zen. Nire iritziz, ondo azaldu genuen gure lana nola antolatu genuen eta zein izan zen bete nahi izan genuen prozesua. Uste dut, gure taldeekin harreman egokia izan dugula eta ez dutela arazorik izan gurekin lan egiteko. Sites-ari dagokionez eta behin gailenduta hasierako zailtasunak  oso lan ona eta polita geratu dela.


viernes, 28 de noviembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-11-27/28

Hamaikagarren saio praktiko honetan, sites horri azkenengo ukituak ematen jarraitu dugu, eta honek forma nahiko polita hartu duela uste dut. Bestalde, egin beharko ditugun aurkezpenen antolaketa prestatu dugu, edo behintzat zelan egingo dugun erabaki, izan ere, erabili dugun metodologia eta hartu ditugun erabakiak azaldu behar dizkiegu gainontzeko ikasleei, bai saio terikoetan aurkezpenak ikusita hartutako erabakiak edo hobeto esanda, behatutako gauzak, zein saio praktikoetan nola antolatu dugun lana, hasieratik amaieraraino. Hau guztia, aurkezpen bitan azalduko dugu esan bezala, eta horretarako ere modu desberdin baten bidez egitea erabaki dugu, edo behintzat beste taldeek azaltzen dutenaren berdin ez izatea.

Hurrengo praktikan ere, hamabigarrenean, beste taldeei buruz egindako hausnarketak behatu ditugu baita ere, hartutako notak komunean jarri eta bertan guztion iritziarekin hausnarketa orokorra egin dugu talde bakoitzeko, guztion artean ideia bat lortuz eta gehien gustatu zaizkigun gauzak adieraziz. Gure taldeko espazioari azkenengo ukituak eman dizkiogu, eta amaitutzat eman dugu, besteoi erakusteko prest!

Bestalde, interesgarria deritzot hemen jartzea gure Sites-aren helbiadea, ikusi ahal izateko nola geratu zaigun eta zelan antolatu ditugun atal guztiak, eta zelan jarri ditugun gauza guztiak.

Dokumentatzailehiru


jueves, 27 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-27

Seigarren saio teorikoa. Aurkezpen eguna izan da ere. Gaurkoa, aurreko astean egin genuen bezala, dokumentatzaile izan gara, hau da, gure taldeek haien aurkezpenekin jarraitu dute. Talde gehienek informazio nahiko antzekoa eman behar izan dute, baina guztiek edo gehienek baliabide desberdinak erabili dituztenez aurkezpena egiteko oso desberdinak izan dira.

Gaurkoan, gustatu egin zaidan gauza bat ikusi dut, baina gero nire iritzia pixka bat aldatu dudala esan beharra dago. Izan ere, talde bik erabili dute Powtoon programa aurkezpenak egiteko. Programa honek bideoak egiten ditu, eta bertan marrazkien bidez eta testuaren bidez, musika jarriz atzetik aurkezpena egiten da, honi ere, ahotsa gehitu diezaiokegu atzetik.

Baina programa honen inguruan bi ideia sortu zaizkit, izan ere, hasiera batean asko gustatu zait eta oso interesgarri zein baliagarria ikusi dut, bideoa jarrita azalpena ematea, izan ere, agertu diren marrazkiak oso ondo erabilita daude, gaiarekin lotura zuzena dutelarik eta zure arreta erraz hartzen dutelarik. Ikusi dudan arazoa izan da, horrelako bi aurkezpen edo gehiago ikusterakoan ez duela efektu bera sortzen, Izan ere, interesgarria izaten jarraitzen baldin badu ere, pixka bat errepikakorra izan daiteke, azken finean, programa berdina erabili dutenez irudiak eta forma nahiko antzekoa da.

Hala ere, esan beharra dago oso interesgarriak iruditu zaizkidala aurkezpen guztiak, eta baita landuak ere. Gainera, irakasgaia hasterakoan gertatuko ez zitzaidala pentsatzen banuen ere, ikaskide gehienek erabili dituzte euskarri berriak eta desberdinak haien gaia aurkezteko, eta hau aurrerapen oso ona iruditzen zait, power point bat egitea noizean behin ondo badago ere, baliabide berriak ezagutzen eta erabiltzen hasi behar gara, teknologia mundua ezagutzen eta gauza berriak probatzen.

viernes, 21 de noviembre de 2014

Saio praktikoak. 2014-11-20/21

Aste honetan bederatzigarren saio praktikoa burutu dugu, baina honetan gure lana aurrekoetan baino bideratuago zegoen, izan ere, gure taldeen aurkezpenak jada hasi dira eta beraz bertan hasten da gure lana. Talde bakoitzak egindako lana igo beharko dugu egiten hasi ginen Sites horretara, eta bertan gure orrialdea antolatu lan guztiak eta guk gehitzeko egokia dena sartzeko.

Beraz, orrialdean hainbat ataletan antolatu dugu, alde batetik talde bakoitzak orrialde bat izango du, bestetik, alde batean taldekide guztien izenak egongo dira, bertan klikatu eta haien blogera eramango gaitu, eta beste alde batetik guk landu ditugun emangarriak ere aurkitu ahal izango ditugu. Behin ulertuta zein den honen funtzionamendua oso orrialde interesgarria eta polita ateratzen ari zaigula uste dut.

Ostiraleko saio praktikoan, hamargarrenean, lan taldearekin jarraitzeaz gain oso bideo interesgarria ikusi dugu, eta niri behintzat asko gustatu zait.


 


Bideo honetan ikusitakoa arrigarria iruditu zait, hasieran horrelako auzoetan ordenagailuak jartzea baliagarria ez dela uste nuelako, eta agian apurtuko zituztela. Ez soilik azpigaratutako herrialdeetan jartzeagatik, baizik eta kalean jartzeagatik, nahi duenak erabili dezan. Baina proiektu honek uste baino emaitza gehiago eman ditu, eta emaitza oso positiboak.

Honek pentsarazten dit askotan umeei gauzak gehiegi eginda ematen dizkiegula eta agian haien kabuz lan egiten utzi beharko geniela, edo behintzat gauzak nolakoak diren deskubritzen uztea. Ikusi den bezala, haien emaitzak hobetuz joan daitezke eta honez gain, haien autonomia garatu, haien kabuz lan egiteko  ahalmena baita ere. Oso bideo baliagarraia eta interesgarria iruditu zitzaidan.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Saio teorikoa. 2014-11-20

Bostgarren saio teoriko honetan ere aurkezpenak izan dira protagonistak. Baina, aurreko saio teorikoarekiko aldaketa bat  izan dugu, izan ere, gaur egin diren aurkezpen batzuetan dokumentatzaile izan gara, eta beraz, gure lana bestelakoa izan da. Gaurkoan adi gure aurkezpenekiko arreta desberdina izan da, baina hala ere, aurkezpenetan azaltzen diren edukiak taldekideek emango dizkigutenez gure arreta gehiago zuzendu da erabili duten metodologiara eta gainontzeko ikaskideen jarrera nolako izan den ikustera.

Niri pertsonalki gustatu zaizkit egin dituzten aurkezpenak, eta nire atentzioa deitu du gauza kokretu batek, izan ere, talde batek baino gehiago ez du beti egin izan ditugun aurkezpen arrunta egin, izan ere, batzuek egin dutena da Prezi-ren bidez betiko aurkezpena egin ordez, hau da, Prezi horretan agertzen den informazioa altuan azaldu ordez audio bidez egitea, ahotsa grabaturik jartzea. Hau uste dut batzuetan baliagarria izan daitekeela baina beste batzuetan zaila dela aurkezpen arrunt batek sortzen duen efektua lortzea.

Izan ere, gai batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak dira eta beraz, bertan jartzen baduzu eta zuk interazkio edo dinamikarik planteatzen ez baldin badituzu aspergarri suertatu daitekeela. Hala ere, iruditzen zait metodo hau erabiltzeak ere, aurkezpenekin guztiok dugun arazoari aurre egin ahal diogula; lotsa. Askok eta askok izan ohi dutugu arazoak jendeaeren aurrean azaldu beharrekoa azaltzeko, eta honekin hau sahiestu dezakegu. Hala ere, uste dut, askotan, pantailan dagoena azaltzea ere beharrezkoa dela, keinuen bidez besteon arreta lortzea eta ulertarazteko teknikak erabiltzeko.

Azkenik, esan beharra dago, gaur egin duten talde guztiek egin dutela oso lan ona, eta benetan prozesua egon dela prestatu duten aurkezpen horren atzea, dena dela aurkezteko erabili duten metodologia.